Donemiliagako glosak

Donemiliagako 60. kodexaren 72. orrialdea, bazterrean glosa duena.

Donemiliagako glosak Aemilianensis 60 latinezko kodexaren bazterretan X. mendearen bukaeran edo XI. mendearen hasieran latinez, erromantzez eta euskaraz eskuz idatzitako oharpen txikiak dira. Kopiatzailearen helburua latinezko testuaren zenbait pasarte azaltzea zen[1]. Filologian glosa horien garrantzia ez zen XX. mendera arte kontuan hartu, mila inguruko glosetatik ehun-edo erromantzez eta bi euskaraz daudelako eta hizkuntza bien lehendabiziko idatzizko lekukoak direlako[2].

Eskuizkribuak San Millán de Susoko monasterioan aurkitu ziren, Donemiliaga Kukulako udalerrian (Errioxa).

  1. García Turza, C.; Muro, M.A.. (1992). Introducción a las Glosas Emilianenses. Logroño: Errioxako gobernua.
  2. Nieto, Juan Ángel. (2007). Glosas Emilianenses. Cuna de la Lengua Castellana. Edilesa ISBN 978-84-8012-585-7..

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search